Anuncios
BERRIA
2006ko Martxoan “Berria” egunkariak nigan apustua egin zuen, ezezagun bat musika klasikoko kontzertuen kritiken arduradun. Suposatzen dut ez zela erabaki erraza izan, frogatxo bat egin zidaten, asteburu horretako edozein kontzertu entzun eta zerbait idatzi. Azkenean ez zen emanaldirik ageri asteburu horretan eta fantasiazko kritika bat bidali nien. Hortik aurrera urte mordoa pasa dira, esperientzi bikainak bizi izan ditut “Berria”ri esker, literatura pixka bat egiteko inoiz ahaztuko dudan lehen urratsa beraiek eman baitiate. Iraganeko, gaurko eta etorkizuneko lagun dut “Berria”, espero dut adiskidetasun hau luzaroan mantentzea.