Pianojole errepertorista izateko erabakiak kantatzeak eta pianoa jotzeak dakarren elkarketan du oinarri. Azkeneko urteetan gehien garatu dudan piano jotze era izan da, pianojole bakarlaria baino maizago, eta geroz eta erosoago sentitzen naiz pianojole laguntzaile lanetan. Ahotsa aztertzen, operako arietako melodiek dituzten hegaldiak, zartzuela, oratorioa edota geroz eta ahaztuagoa dagoen lied edo abesti bildumak, oro gozagarri sentitu dut. Pianojole errepertorista ez da musikari laguntzaile bat soilik, ez da horretara mugatzen, orkestrak duen soinu burrunbaren isla da, ahotsarekin bat egiten duena, abeslaria adierazpen gorenera gidatzeko gai den musikaria. Musika arloko ahotsik garrantzitsuenekin lan egiteko aukera oso aberasgarria izan da, uneoro zerbait berria ikasten eta egunetik egunera, jakituria gehiago asetzeko irrika bizian nago.

REPERTORISTA

Ahotsaz aparte, ganbera musikak leku pribilegiatua izan du nere musika ibilbidean, Donostiako Kontserbatorioko haize instrumentuen pianojole errepertorista izatetik, azterketa, oposaketak, grabaketak edota errezitaldiak eskaintzeraino. Nire lanean zoragarri sentitzen naiz, soinuaren kolore ezberdinak garatzeko aukera zirraragarria da eta baita beste musikariekin partituraren nondik norakoak eztabaidatzeko esperientzia, betiko pianojolearen bakardadetik atereaz.

Anuncios

TRIO EASO

“…Miren Urbieta Vega sopranoa, Erlantz Fernandez tronpeta jotzailea eta Arkaitz Mendoza pianojole eta organojoleak TRIO EASO taldean elkartzeko erabakia hartu dute, egitarau anitz eta interesgarria eskaintzeko asmotan”