TRIO EASO

SONRIENDO EN EL PIANO logo

2011an sortua, Bella Easo deituriko Donostia hiriarekin musika eta giza harreman berezia du TRIO EASO taldeak. Miren Urbieta Vega sopranoak, Erlantz Fernandez tronpetajoleak eta Arkaitz Mendoza pianojole eta organojoleak hiri horretako Kontserbatorioan amaitu zituzten beren ikasketak eta bakarlari gisa nazio eta nazioarteko eszenatoki garrantzitsuetan kontzertuak eskaini ondoren TRIO EASO taldean elkartzea erabaki dute, hirukote formatuan egitarau interesgarri bat eskaintzekotan.

TRIO EASO taldeak barroko garaitik musika garaikideraino gauzatzen diren musika obrak planteatu ditu bere egitarauan, iradokizunei irekiak eta organoa pianoarekin tartekatzeko aukera barne edukita, kontzertu bakoitzaren eszenatoki eta egoitza ezberdinak kontutan harturik.

Gipuzkoak Ataun herriko organoaren 250.urteurrenean egin zuen debuta TRIO EASO taldeak eta urte hauetan musika taldeak Debako Musika Zikloan, Donostiako Musika Sakratuko Zikloan, Arabako Musika Klasikoko Zikloan eta 76. Musika Hamabostaldiko “Hamabostaldi Ibiltaria” Zikloan parte hartu du, baita Euskadi eta Nafarroako beste herrialdeetan ere.

Informazio gehiago: www.trioeaso.com

 

Anuncios