“…hurrengo urtean ene bizitzan inoiz baztertuko ez dudan laguna aukeratu nuen: pianoa…”

Anuncios

HASTAPENAK

“…Berandu iritsi zen musikarekin izandako lehen hurreratzea; 9 urte nituen solfeoko klase batean ezin irakurri zitezkeen zirriborro horiek aurkitu nituenean. Edozein haurren begietan ezin ikusia den musika teoria hura niretzat sorpresa handia izan zen …”

IRAKASLEAK

“…orotara musikarekiko izan dudan maitasunean gehien eragin ninduena. Bere ikasle guztiekiko jarritako atentzioaz eta bere jakinduriaz gain uneoro ateratzen zuen tartetxoren bat bere aisialditik, musikari handien kontzertuetara joateko animatzekotan…”

LEHIAKETAK

“…“Donostia Hiria” aipatu beharra dago, urtez urte martxoan nire lagunen aurrean jotzeko unerik hoberena. Aita Donostiaren “Preludio” bat jotzeagatik “euskal musikako interpretaziorik hoberena”ren saria eman zidaten eta ilusio handiko garaipena izan zen hura…”

ERREZITALDIAK

“…urte batzuk geroago iritsi ziren errezitaldirik garrantzitsuenak: Musika Hamabostaldiko Gazte Interpreteen Zikloan, “Cultura Musical” Elkartean eta Argentina eta Uruguai herrialdeetan burututako kontzertu bira luzea…”