IRAKASLEAK

Nire irakasleengandik baikor diren ezaugarriak bereganatzen saiatu egin naiz, orduan ulertzen ez nituen jarrerak alde batera utzita nahiz eta gerora hain funtsezko zirela onartu. Nire lehen irakaslea Laurentino Gomez izan zen, orotara musikarekiko izan dudan maitasunean gehien eragin nauena. Bere ikasle guztiekin jarritako atentzioaz eta bere jakinduriaz gain, uneoro ateratzen zuen tartetxoren bat bere aisialditik gu denoi musikari handien kontzertuetara eramateko. Hor gindoazen Viktoria Eugenia Antzokira, goiko anfiteatroan ezkutatzera, batzuetan lo hartu arte edota hortik alde eginda, adin horretako haur jolas tuntun gisa. Orduan konturatu nintzen den-dena ez dela klasean ikasten, musikari handien lana entzun behar dela, hortaz mamitu, kontzertuetara joateko ohitura eduki, astero klasean ikasten duzuna baina askoz onuragarriagoa izan daiteke eta.

Paul Badura-Skodarekin bere Masterclass-ean, 1997

Paul Badura-Skodarekin bere Masterclass-ean, 1997

Musika Eskolan Laurentino Gomezekin bizitako etapa Kontserbatoriora sartzean amaitu zen, hantxe Cristina Navajasekin jarraituz. Irakasle ezberdinen arteko lotura erraza izan zen, azken honekin zorroztasuna eguneroko ogia izanik. Interpretazio fidagarri eta sentikor baterantz jarraitutako argibideak oso ulerkorrak izan ziren, musikak ildo garrantzitsuago bat markatuz. Halere, urterik lanpetuenak izan ziren, organoa, batxilergoa eta piano ikasketen amaierak hilabete berean gauzatu arte. Navajasi gustatuko litzaiokeen sakontasuna ez nuen gehiegi landu, hara hor lasaitasunarekin egin zitezkeen gogoeta hausnarkariak. Baina urte horietan nire burua ez zen bakarrik pianora mugatu, musikari sentitzen nintzen, ahots taldeak zuzentzen hasi berria eta ideiak mila bueltaka zenbiltzan, pianora soilik bideratu gabe.

Goi mailako ikasketak amaitu ostean, patxada handiarekin burutu daitezkeen musika obrak lantzeko irrika izan nuen eta hala nola Miquel Farré irakaslearen Johannes Brahmsen interpretazio zerutiarrak gozatu nituen Bartzelonan. Soinu biribila, pisu handikoa, indarrez josia eta aldi berean Frédéric Chopinek bere pianissimi bereizgarrietan gehitu dezakeen eztitasuna, osagai interesgarri pila Farréren eskuetan eta jakituria asko xurgatzeko irrika berezia nire jakinguran. 4 urte pasa nituen berarekin, 15 egunetik behin harengana joaten, musikaz eta bizitzaz hitz egitera, bere ikasgaiak arratsalde oso batean luzatzen baitziren.

Halere ezin ahaztu Baionan eduki nituen organo irakasleak. Hildako Bernadette Carrauk musikaren ahulezia eta erraztasuna irakatsi zidan, teklatuan barrena hegan egiteko desioa. 13 urteko mutil koxkor horrekin izan zuen maitasuna paregabea izan zen, hain boteretsua den instrumentua egunetik egunera gehiago miresten irakatsi arte. Baina azken ukitua Esteban Landartekin iritsi zen, perfekzioaz kutsatuta zegoen maisua, Bach-en edozein Preludioren lehenengo 2 konpasak aztertzeko 25 minutu igaro dezakeen musikari artista izugarria. Bikaintasun heldua, betiereko luxua.

Anuncios